03 mayo 2010

Sentimenduen gauzak

Quería publicar este poema como homenaje a la adolescencia, a los "amores platónicos", al descubrimiento de la vida a los 16 años...

Podría traducirlo, pero perdería todo su sentido ;-)


Parkean nengoela
nire aurretik pasatu zinen
Bapatean, nire ustez
ahaztuta zeuden sentimendu guztiak
nire bihotza inbaditu zuten,
neure burura etorri ziren,
duela denbora asko
nire baitan bizi izan ziren,
baina ahaztuta nituen.

Gauza asko bururatu nituen
gauza onak eta txarrak
elkarrekin pasatutako momentuak
tximist baten abiadurarekin
etorri ziren niregan.
Lehenengoz, min egin zidaten,
gero, alaitasun eta maitasunez
bete zidaten.
Beste denboraldi batean
bizi izandako gauzak
oso eragin gogorra izan zituztela
frogatu nuen

Nik maite zintudan,
nire bizitza argitzen zuen
izarra zinen,
beti nire ondoan,
beti laguntzen
gauza guztietan zeuden,
arazoen aurrean
ez zinen hertatzen,
zure burua ematen zenuen
zaldun batek bezala
beti oso minatsua
umetxo txiki bat bezalakoa
beti nirekin
beti laguntzen.

Zurekin egotea
paradisuan egotea bezalakoa zen
ez zeneuzkan gauza txarrik,
baina egun batean,
espero ez nuenean
bihotza apurtu zenidan,
joan zinen
bakarrik utzi ninduzun,
munduaren aurrean,
bizitzaren aurrean.
Oso txarto pasatu eta gero
ahaztu zintudan,
gutxienez, hori uste nuen
baina gaur,
zu berriro ikustean
zugan sentitzen nuen guztia
loratu egin da,
poza eta mina nahaztu egin dira,
arraro sentitu naiz
baina bake handia bete nau.
Zure begiak
begirada bat iltzatu didate,
begirada urruna,
begirada hotza.
Zure isilpena
minez bete dit bihotza,
barruan neukan poz guztia
bapatean desagertu da,
irristatu da,
korrika joan da.

Orain gaizki nago,
ez dakit zer egin,
beti zutaz hitz egiten
zurekin pentsatzen.
Ez dakit zer egingo dudan,
laster joan behar duzu
nire burutik atera behar duzu,
hor geratzen bazara
ez naiz inoiz alai biziko
beti zurekin pentsatzen.

Agur,
agurtzen zaitut,
ez zaitut maite.
Alde egin hemendik.
Orain.
Betirako.

Lara, 2003